Nafarroako Foru Parlamentuak euskarari buruzko foru lege berri bat egiteko Batzorde Berezi bat sortu zuen bere baitan, eta orain helburu horren harira ari da lanean. Behin betiko testuaren proposamena prestatu aitzinetik, euskararen munduko zenbait erakunde eta aditu deitzen ari da Batzorde Berezi horretara, lege berri bati buruzko ikuspegia eta iritziak aurkez ditzaten.
Euskaltzaindia ere deitua izan da, eta bere agerraldia bihar izanen da, goizez. Akademiaren izenean Sagrario Aleman diruzaina eta Andres Iñigo Nafarroako ordezkaria agertuko dira.
Txillardegiren esanetara, Euskara Batuaren oinarriak finkatu zituen lehen lantaldeko kide izan zen Jean-Louis Davant. 1935eko uztailaren 5ean Ürrüstoi-Larrabilen (Zuberoa) sortua, ingeniari agronomo, Enbata mugimenduko kide, irakasle eta idazle zen ordurako.
Euskara batzeko lehen urratsak 1963ko azarotik hasi eta 1964ko abuztura bitartean eman zenituzten, Baionan. Zein zen giroa garai hartan?
Iparraldean bederen, ez zen girorik, baina batzuek bazebiltzan beren euskara zabaldu nahian. Mirandek, adibidez, xibereraz idazten zuen, baita lapurteraz ere. Txomin Peillenek, berriz, xibereraz eta gipuzkeraz. Eta agian, gipuzkeraz gehiago xibereraz baino, eleberriak-eta idazten zituenean. Monzonek bere sorterriko euskara erabiltzen zuen, alegia Mendebaldekoa, baina gipuzkera ere menderatzen zuen, eta Lapurdin bizi baitzen, lapurtera ere ezagutzen zuen. Hirurekin bat egin eta bere gisako euskara batua zerabilen olerkian eta antzerkian. Gabriel Arestik ere bere gisako euskara batua eraikitzen zuen, eta gurea baino hobea. Idazle horiek guziak batu baten bila zebiltzan.
(Davant euskaltzain emeritua, 2016 Lekuona saria jasotzeko unean)
Euskara Batua ofizialki 1968ko urrian sortu bazen ere, lauzpabost urte lehenago ernaldu zela esan liteke, Arantzazuko Biltzar Nagusian ontzat emandako oinarrietarik asko 1964ko abuztuaren hondarrean finkatu baitziren, Baionan.
Mendeurreneko ekitaldien barruan, estreinako jardunaldi akademikoa egingo da datorren astean Baionako Herriko Etxean. Beste zortzi antolatuko dira 2019ko urria bitarte.
Baionako kolokioak helburu bikoitza du, gaur Jean-Baptiste Coyos euskaltzain eta jardunaldiko koordinatzaileak jakinarazi duenez: "60ko hamarkadaren hasieran hainbat bilkura egin ziren Euskara Batuaren oinarriak lantzeko, horietako batzuk Baionan; bilkura horien ekarpen nagusiak azpimarratu nahi genituzke 13ko kolokioan. Eta, aurrera begira, Ipar Euskal Herritik begiratuta, Euskara Batuak dituen erronkak ere identifikatu nahi genituzke".
Andres Urrutia euskaltzainburuak aurreratu duenez, erakusketa berezia egingo da abenduan, Baionako Euskal Museoan. Bertan, Ipar Euskal Herriak euskara batuari eginiko ekarpena nabarmendu eta azalduko da.
Baionako jardunaldia zuzenean jarrai dezakezu, hemen: https://youtu.be/rvfk-8j8NXs
(Itxaro Borda idazleak 13ko kolokioan parte hartuko du)
Irailaren 13ko ekitaldi akademikoan izanen dira Jean-Rene Etxegarai; Andres Urrutia; Beñat Arrabit; Txomin Peillen; Jean-Louis Davant; Eneko Irigarai; Gexan Alfaro; Janbattitt Dirassar; Joseba Intxausti; Jean-Baptiste Coyos; Itxaro Borda; Peio Jorajuria; Jose Luis Aizpuru; Aines Dufau; Joseba Garai; Naroa Gorostiaga; Xarles Videgain; eta Sagrario Aleman.
Izen-ematea: irailaren 10era arte (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 0 559 256426/ 943 428050/ 94 4158155)
Sartzea dohainik (aldibereko itzulpena).
(Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak 1964ko pasadizoak aletuko ditu Baionako kolokioan)
Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez, urtero ematen dituen Manuel Lekuona Sarien 2018ko edizioan sei hautagaitza daude, tartean, Andres Iñigo euskaltzain eta Akademiaren Nafarroako ordezkariarena.
Andres Iñigorekin batera, beste bost izen proposatu dira: Xabier Amuriza idazle eta bertsolaria; Mari Jose Azurmendi soziolinguista; Agus Barandiaran trikitilaria; Paulo Iztueta ikerlari eta idazlea; eta Ana Iruza artista.
- Munduko herri eta etnia nagusiak arautu ditu Euskaltzaindiak: guantxeak, khoikhoiak, txetxenak, tartaroak, rohingyak, komantxeak, maputxeak…
- Irailaren 1ean, Mariano Mendigatxaren mendeurrena ospatuko dute Bidankozen
- Euskara batuari Ipar Euskal Herritik eginiko ekarpena aztergai, irailean
- Euskaltzaindiaren 2017ko kontuak, gizartearen esku