- Gaur izendatu dira, Baionako Herriko Etxean egin den Osoko Bilkuran.
- Aldi berean, Jon Casenave baionarra euskaltzain oso izateko hautagai aurkeztu dute. Horrela, ekaineko Osoko Bilkuran jakingo da Beñat Oihartzabal euskaltzain emerituaren lekua hartuko duen ala ez.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak 21 ohorezko eta 9 urgazle berri izendatu ditu Iruzkin berria idatzi
- 2024an euskara bidegurutzean dago Ipar Euskal Herrian. Memento garrantzitsu honetan, biziberritzea gauzatzeko edo etengabeko ahultze prozesua jarraitzeko, euskararen alde egiten dena eta ez dena erabakigarriak izanen dira.
- Testuinguru konplexu eta aldakor honetan, jardunaldi honek euskararen gaur egungo egoera eta bilakaera azaltzea eta ikertzea du helburu, parametro denak kontuan hartuz (ezagutza, erabilera, transmisioa, bilakaera demolinguistikoa...), ondoren diagnostiko partekatu bat osatzeko.
- Ekainaren 21ean izango da jardunaldia, Baionako Herriko Etxean. Egitaraua HEMEN
- Izen-ematea hemen: +33 559 253056 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Hurrengo egunetan, Bilbo eta Ziburuko liburu azoketan izango da Euskaltzaindia. Honela, Akademiaren argitalpenak Bilboko Liburu Azokan salduko dira gaurtik hasi eta ekainaren 9ra arte.
- Bestetik, Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko Azokan ere izanen da Euskaltzaindia. Larunbatean irekiko da (10:00etan) Baltsan elkarteak, Argia aldizkariak eta Doinuelek (euskara hutsezko plazen sarea) antolatutako azoka. Aurten, 40 erakunde, elkarte, argitaletxe eta diskoetxek parte hartuko dute, tartean Euskaltzaindia izanen dela. Gainera, Ziburun urtero gorazarre egiten diote euskalgintzan nabarmendu den norbaiti, eta aurten Daniel Landart antzerkigile, idazle eta ohorezko euskaltzaina izango da omendua.
- Euskaltzaindiaren argitalpen guztiak HEMEN
- Maiatzaren 24an, 2023ko Resurrección Maria Azkue Literatura Sariak banatu ziren Euskaltzaindiaren egoitzan. Sariak emateko ekitaldian, epaimahaikideekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Enrique Dávila BBK Fundazioaren ordezkariak parte hartu zuten.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Harriet Mitxelena -narrazioan- eta Ibai Maquibar -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Josu Arrieta izan da irabazlea narrazioan eta Naiara Gutierrez poesian.
- Albistea osorik hemen: https://labur.eus/wuZVP
- Iruñeko Komunikabideak Fundazioak (IKF) eta Euskaltzaindiak aitortza berezia egin diete gaur Mañeruibarko (Mañeru, Zirauki, Artazu eta Girgillao) hainbat familiari, hain zuzen, seme-alabak euskalduntzeko egiten duten ahalegina eskertzeko.
- Sari-ematearen atarian, Oskar Alegria (Iruñea, 1973) zinemagilearen Gu berde iluna gara! bideo hunkigarria erakutsi da Udaletxean. Sortzaile nafarrak lotura handia du inguru horrekin eta, bere-berea duen moldean, artelan ttipi zoragarri bat ondu du, haurrak ardatz harturik. Honela, bideoan Mañeruibarko haurrak mintzo dira euskarak Nafarroa Garaiko ibar horretan izan duen lekuaz eta eraginaz; baita gure hizkuntzak hor izan duen gainbeheraz eta gaur egungo biziberritzeaz ere.