Euskaltzaindiak ordezkaritza berria izango du laster, Gasteizen; hain zuzen, Simon Bolivar kalean.
Honela, Akademiak iaz Gorka Urtaran Gasteizko alkateari egindako eskariari erantzun dio Udalak. Urtaranek berak iragarri du, gaur, Udaletxeko Osoko bilkuran.
(Apirilean sinatu zuten akordio berria Gasteizko Udalak eta Akademiak)
Pasa den igandean, hainbat ekitaldi egin ziren Euskal Herrian, Lauaxeta poetaren hilketa gogoratuz, frankistek fusilatu zutenetik 80 urte igaro direnean. Esteban Urkiaga idazle handiaren gomutan, hil-bezperan idatzitako poema dakarkizuegu, Dionisio Amundarainek egokitua: 'Agur, Euzkadi!'.
83.690 bisita izan ditu gure atari digitalak, maiatzean. Bistaratzeak, guztira, 292.746 izan dira.
Aurreko hilabetean legez, maiatzean ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, luzaz: 166.212 bistaratze izan ditu. Horrez gain, eta ohikoa denez, Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo du jendeak (71.407).
Bi egitasmo horien atzetik doaz Orotariko Euskal Hiztegia (34.347 bistaratze), Arauen atala (3.833) edo JAGONET kontsulta zerbitzua (3.729).
Azkenik, 'Plazaberri' blogak 1.293 bistaratze izan ditu.
Euskaltzaindiaren 2016ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean bertan irakur daiteke, jada. Akademiak 2016an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da.
Ohi bezala, 2016ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Euskaltzaindiaren balantzea eta galdu-irabazien kontua.
Anari, Gorka Urbizu, Niko Etxart, Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida (Su Ta Gar), Inun, La Basu eta Maishak joko dute Bilboko Plaza Barriaren 15. zenbakian.
Akademiak Bilboko Udalarekin batera antolatu du Astelehen Buruzuria kontzertu akustikoen estreinako zikloa.
(Gorka Urbizu Berri Txarrak-eko abeslaria)
- “Nafarroan pixkanaka-pixkanaka sendoagoa izaten ari da euskararen aldeko jarrera”
- Uztailaren 6an, euskara gaitasuna lantzeko tailerra emango du Miriam Urkiak UEUn
- Euskaltzaindiak Kimikako Oinarrizko Lexikoa argitaratu du
- Nafarroako onomastika eta toponimia ikertzen eta gizarteratzen jarraituko du Euskaltzaindiak