Atzo, Sebas Gartzia Trujillo Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kolaboratzaile eta euskaltzain urgazleak hamar urteko lanaren fruitua aurkeztu zuen Bilbon, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jon Kortazar katedraduna eta Angel Mari Unzueta bikario nagusia ondoan zituela. Egileak liburua ontzeko ideia nondik sortu zen eta lana egiten zegoela izan zituen gazi-gozoak eman zituen aditzera.
“Niretzat liburu hau grazia bat izan da, idatzi ahala nire sinismen esperientzia aberastu egin baita”, onartu zuen Gartzia Trujillok berak, prentsaurrekoan.
Angel Mari Unzueta bikario nagusiarekin)
Larunbat honetan, ekainak 17 dituela, Goierriko Lehen Irakurle Taldeen Topaketa antolatu dute Beasaingo Dolarea Parkean. Arratsaldeko seietatik aurrera izango da zita, eta Joan Mari Irigoienen Consummatum Est (Elkar, 1993) liburua izango dute mintzagai, ondoren omenaldia egingo diotela Altzako idazle handiari, euskal literaturari egin dion eta egiten ari zaion ekarpena eskertzeko.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman dio hasiera, gaur, 'Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz' izeneko mintegiari. Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute jardunaldia, Bilbon.
Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza-politikako arduradun nagusiak batu dira, lehenengo aldiz, etorkizunean gara litezkeen lan-ildoei buruzko iritziak trukatzeko.
Entzuleen artean, gizarte eragile ugari. Tartean, Aitor Aldasoro (EUDEL); Lorea Arakistain (PUNTUeus); Iñaki Alegria (UEU); Arantza Atutxa (Gerediaga); Jokin Azkur (HABE); Alberto Barandiaran (Hekimen); Imanol Urbieta (UZEI); Ana Eizagirre (BIGE); Jasone Osoro (EIE); Maddi Etxebarria eta Leire Cancio (Elhuyar); Xabier Euzkitze (Donostiako Udala); Nere Jone Intxaustegi (Deustuko Unibertsitatea); Garbiñe Iztueta (Etxepare); Imanol Larrea (Soziolinguistika Klusterra); edo Mertxe Mujika (AEK).
Hizkuntza politikaren eremuan Ipar eta Hego Euskal Herriko arduradun nagusiak bilduko dira, bihar, lehenengoz, Sabino Arana Fundazioak (SAF) eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten jardunaldian.
Egitasmoa SAF-k Bilbon duen egoitzan egingo da (Mandobide, 6), goizeko 9:30etatik aurrera eta helburu bikoitz batekin: batetik, arlo honetan herri erakundeek dituzten asmoak eta ildoak ezagutu; bestetik, erakunde desberdinek dituzten lankidetza aukerak aztertu.
Bertan izango dira, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Miren Dobaran sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea zuzendari nagusia edo Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.
Euskaltzaindiak Toponimia mintegia antolatu zuen, atzo, Baionan. Beste gai askoren artean, honako hauek jorratu ziren, goiz osoan zehar: Hazparne Lurraldeko proiektuaren aurkezpena eta Donoztiriko adibidea; Euskal Elkargoaren beharrak toponimia arloan; IGN erakundeak eremaiten dituen lanak; Euskaltzaindiaren lana toponimia arloan.
(Yves Ugalde Baionako auzapezordea, Xarles Bidegain euskaltzainarekin)