Gaur goizean, Nafarroako Parlamentuak aurrera atera du euskararen legearen aldaketa. Erabaki honekin 44 herri pasatuko dira eremu ez-euskaldunetik mistora, eta bat mistotik euskaldunera. Guztira, 40.000 herritarri eragingo die aldaketak.
Zentzu honetan, Andres iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak adierazi du Parlamentuak ez duela "ezer inposatu, udalerri horiek guztiek banan-banan eskatutakoari erantzuna eman baizik".
Gaur abiatu dira Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) urtero antolatzen dituen ikastaroak, eta horietako bat Miriam Urkia euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko lantaldeko buruak emango du, Christian 'Antton' Harignordoguy AEKko irakaslearekin batera. Bien artean euskara gaitasuna lantzeko tailerra eskainiko dute.
Bost orduko tailer hau Baionan egingo da, uztailaren 6an, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan.
Honako hauek dira ikastaroaren helburuak: Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea; hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea; erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea; eta Euskaltzaindiaren Hiztegia ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
Izen-ematea: ekainaren 30a baino lehen.
Kimikako Oinarrizko Lexikoaren dokumentuak bi atal ditu:
-Euskara-atala, 1.171 sarrera dituena. Lantaldeak beharrezko iritzi dionean, informazio osagarriak gehitu dira, hala nola kategoria gramatikala, erabilera-oharrak, ohar semantikoak eta adibideak. Sarrera guztietan, ingelesezko (en), gaztelaniazko (es) eta frantsesezko (fr) ordainak argitaratu dira.
-Erdarak-euskara atala, hiru azpiatalez osatua (en-eu, es-eu, fr-eu).
Nafarroako Gobernuak eta Akademiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2017. urterako. Akordio honen bitartez, 149.000 euroko ekarpena jasotzen du Euskaltzaindiak.
Besteak beste, Nafarroako onomastika eta toponimia ikertzeko eta gizarteratzeko eta Joakin Lizarragaren hiztegia aztertzeko erabiliko da laguntza.
Andres Urrutia: "Nafarroako Gobernuarekin betidanik izan dugun elkarlanerako joera berretsi dugu gaur”.
Iñaki Caminoren 'Amiküze eskualdeko eskuara' liburua ere aurkeztu da gaurko ekitaldian, hain zuzen, iazko hitzarmenaren barruan egindako lan mardul eta mamitsua.
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria; Iñaki Camino irakasle eta ikerlaria; eta Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria)
Araba Euskaraz-ekin bat egin du, gaur, Euskaltzaindiak, eta Bastidan izan dira, goiz partean, Patxi Uribarren euskaltzaina, Roberto Gonzalez de Viñaspre Akademiaren Arabako ordezkaria eta Erramun Osa idazkariordea. Arabako ikastolen aldeko jaialdian, Gonzalez de Viñasprek mezu positiboa helarazi nahi izan du, gaurko egun eguzkitsua baliatuz: "Errioxako lur emankorrean erein zuen hazia Bastida ikastolak 1979. urtean, eta harrezkero fruitu emankorrak bildu ditu ikasturtez ikasturte. Egungo lana ere bihar-etziko zimentarri sendoa izango da, dudarik gabe. Etorkizun itxaropentsua du euskarak Errioxan, eta ikastola honetako eta oro har Errioxako neska-mutil guztiak dira etorkizun itxaropentsu horren jabe".
Bastidako irakasle, ikasle eta gurasoen esfortzua ere goraipatu du euskaltzain urgazleak, eta Euskaltzaindiaren esker ona helarazi die "eguneroko jardunean euskararen alde egiten ari diren guztiagatik".