Euskaltzaindiaren atari digitalak (www.euskaltzaindia.eus) 80.968 bisita jaso ditu otsailean (2017an baino 811 gehiago), eta bistaratzeak, guztira, 368.912 izan dira.
Azken bi urteetako joerari jarraituz, 2018ko hasiera honetan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia: 140.572 bistaratze izan ditu; ondotik, Euskal Onomastikaren Datutegia (74.367) eta Orotariko Euskal Hiztegia (57.068).
‘Istripuz’ jaio zen Donostian, baina bera aretxabaletarra da, gorputz eta arimaz. Kazetari izan nahi zuen baina Filologia hautatu eta hizkuntzalari bihurtu da, lanaren eta urteen poderioz. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2003an eta euskaltzain oso pasa den otsailaren 23an, Roberto González de Viñasprerekin batera. Euskaltzaindian 1992tik sartzen den seigarren emakumea da. Miren Azkarate izan zen lehena.
Miriam Urkiak (Aretxabaleta, 1965) ondo ezagutzen du Akademia, Hiztegi Batuko lantaldeko kide baita 1992tik, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna, 2013tik, eta Akademiaren Gipuzkoako ordezkaria 2017tik. UZEIko Lexikografia Saileko zuzendaria ere bada, 1992tik.
Indautxuko Eskolak ehun urte bete ditu aurtengo ikasturtean, eta iazko urritik ari dira ospatzen data esanguratsua. Biharko iragarri dituzte mendeurrenaren ekintza nagusiak, 11:00etan hasiko direnak, eta bertan izanen da Euskaltzaindia, euskararen Akademiak lotura historikoak baititu ikastetxe honekin. 1919an, Indautxuko Eskoletan euskara ikastaroak emateko baimena eskatu zion Euskaltzaindiak Bilboko Udalari. Baita eman ere. Gainera, 1933an Luis Eleizalde euskaltzainaren izena jarri zioten eskolari, eta 1937a bitarte iraun zuen horrela.
Gaurko ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak. Ekitaldiaren baitan, ikastetxeko arduradunek oroitzapenezko plaka jarri eta mendeurreneko liburua aurkeztuko dute.
Maiatzean Europako errugbiko Challenge eta Champions Cup finalak jokatuko dira Bilbon, eta Euskaltzaindiari garrantzitsua iruditzen zaio ekitaldi hauen garapenean zein beraien sustapenerako egiten diren ekimenetan euskarari toki duina eta nabarmena ematea; gutxienez, gainerako hizkuntzen parekoa.
Izendatu ondoren, zortzi hilabeteko tartea izango dute sarrera-hitzaldiak paratzeko. Horren buruan harrera ekitaldia egingo da.
90 euskaltzain oso dira 1918tik 2017ra bitartekoak. Miriam Urkia eta Roberto González de Viñasprerekin 92 dira azken ehun urteotan Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak.
Lehendabizikoz ez da elizgizonik izango euskaltzain osoen artean.
- Beste behin, Euskaltzaindiak deitoratzen du Euskaldunon Egunkariaren itxiera
- Beste behin, Euskaltzaindiak deitoratzen du Euskaldunon Egunkariaren itxiera
- Frantziako Itzuliko zuzendariak agindu du euskara aintzat hartuko dutela Ipar Euskal Herriko etapan
- Frantziako Itzuliko zuzendariak agindu du euskara aintzat hartuko dutela Ipar Euskal Herriko etapan