“Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak gaur (2018-02-21) egin duen bileran, Euskaldunon Egunkariaren itxiera zela eta, duela hamabost urte Euskaltzaindiak emandako adierazpena gogoratu du. Hartara, berresten du bere engaiamendua, orduan bezala, euskara eta euskal kultura herri honen ondareak direla eta langintza horretan euskarazko komunikabideek duten zeregina, eta berriro deitoratzen ditu bai Euskaldunon Egunkariaren itxiera hura eta baita ere, horren ondorioz, komunikabide horren arduradunek, besteak beste Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak, pairatu behar izan dituzten ondorio latzak”.

Euskaltzaindiaren eskariari erantzunez, Christian Prudhomme Frantziako Itzuliaren zuzendariak agindu du Senpere eta Ezpeleta bitartean seinale elebidunak jarriko dituztela, eta lasterketako mintzalari ofizialek mezuak ele bitan emango dituztela, euskaraz eta frantsesez.

'Errenazimentuko pertsona-izenak' araua (185.a) argitaratu da, Euskaltzaindiak 2017ko abenduaren 22an onartua.
- 'Jardun' eta 'milesker', 2017ko hitzik kontsultatuenak
- 'Amiküze eskualdeko (h)eskuara' eta 'Sestaoko toponimia', bertsio elektronikoan
- Arabako Foru Aldundiak 'Arabako Domina' emango die Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiari
- 'Toloño mendilerroa' toponimoari buruzko azken lana aurkeztuko da, gaur, Guardian