Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako hitzaldiak otsailaren 5ean, 6an eta 7an gauzatuko dira, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian (Plaza Barria, 15- Bilbo), iluntzeko 19:00etatik aurrera.
Txomin Agirre idazle eta euskaltzainaren 'Kresala' eleberria hartuko dute hizpide hiru hitzaldietan. Bernardo Atxaga, Belen Altuna, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Ana Urkiza eta Beñat Sarasola arituko dira ondarroarraren lanaren ezaugarri guztiak aztertzen.
Euskaltzaindiak eskatuko dio Espainiako Ministerioari malguago joka dezan euskal izendegiarekin.
Dena den, gogoratu behar da Euskaltzaindiak, erakunde aholku emaile ofiziala denez, legeriaren arabera jokatu behar duela izendegiari dagokionez, Erregistro Zibilarekiko ahalmenak Akademiatik kanpo baitaude.
2016an, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainari gertatutakoa gogoan, Itzulpen Onenaren Sari Nazionalaren oinarri-arauak aztertu eta aldatzeko proposamena egin zion Euskaltzaindiak Iñigo Méndez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari. Gogoratu behar da Baraiazarrari Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman ziotela 2016ko azaroaren 3an, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik; baina, egun horretan bertan, Kultura Ministerioak balio gabe utzi zuen erabakia, itzulpenak Ministerioak berak aurretiaz ezarritako oinarri-arauak betetzen ez zituelako.
Hilabete batzuk geroago, Akademiari kasu egin eta Sari Nazionalaren oinarri-arauak aldatu zituen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, aurrerantzean, gaztelaniatik Estatuko beste hizkuntza ofizialetara, hots, katalanera, galegora edo euskarara eginiko itzulpenak sarituko zirela aginduz; eta alderantziz, berdin.
Orain, antzerako bidetik ekin nahi dio Akademiak, eta Espainiako Justizia Ministerioari eskatuko dio malguago joka dezan euskal izendegiarekin. Euskaltzaindiak, erakunde aholku emaile ofiziala denez, legeriaren arabera jokatu behar du izendegiari dagokionez, Erregistro Zibilarekiko ahalmenak akademiatik kanpo baitaude. Berez, Akademiak egiten duena zera da: euskararen ikuspegitik onargarri eta erabilgarri izan daitekeen izendegia etengabe moldatzen joan, Onomastika Batzordearen eskutik. Modu horretan eusten die Euskaltzaindiak euskararen batasunari eta euskarak tokian tokiko dituen errealitateei. "Euskaltzaindiak Espainiako Ministerioari azaldu nahi dio euskararen ezaugarri propioak kontuan hartu behar direla izendegian genero bereizteari dagokionez: bestela, hizkuntza erromanikoetatik datozen irizpideak aplikatuko genizkioke euskarari, eta horrek ez du inolako logikarik", agertu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Honela, Euskaltzaindiak badu bere hur-hurreko asmoen artean harremanak gauzatzea Espainiako Justizia Ministerioarekin, euskal izendegiarentzat bestelako bideak asmatzeko eta, euskararen ezaugarriak kontuan hartuz, oraingo legeriaren edukia malgutzeko. "Helburua gizarteari adi egotea da eta, ahal den neurrian, Akademiaren emaitzak gizartearen premiei egokitzeko", adierazi du Urrutiak.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Joan zaigu olerkari fina, musikari leberra eta kulturgile paregabea! Euskal kulturak asko zor dio letraz eta espirituz. Goian bego".
Patxi Uribarren Leturiaga (euskaltzain osoa): "Ustekabean hartu gaitu KARMEL aldizkarian dihardugunok Jose Antonio Artzeren heriotzak. Aurrerantzean ez dugu gure artean izango urteroko idazleen bileran. Ezingo dugu gozatu bere irribarre samurra. Euskara bihotzez maitatuz musika, olerki eta beste zenbait alorretan poza eta itxaropena sortu eta zabaldu zuen hau bezalako pertsonak arnas berriaren iturburu ditugu gure gizartearen bihotzean. Egiaren, transzendentziaren, Jainkoaren bila jardun izan duen pertsona samur eta maitagarria izan da. Hala gogoratuko dut nire oroitzapenean. Gogoan izango dugu, jakina, Karmel gure aldizkarian ere. Nire doluminik beroenak bere etxekoei nahiz inguruko lagun min guztiei".
Guztira, 866.202 bisita jaso ditu gure atari digitalak 12 hilabetetan.
2017an gorakada nabarmena bizi izan du webguneak, neurri handi batean, Euskaltzaindiaren Hiztegiari esker.
Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, baina badira erabiltzaileen arreta merezi izan duten bestelako zerbitzuak, tartean, Euskal Onomastikaren Datutegia, Orotariko Euskal Hiztegia, Arauak atala, JAGONET kontsulta zerbitzua edo Plazaberri bloga.
Horiekin batera, dinastia-kontuetan ere egin dira aldaketa-proposamenak.
Orain, hilabeteko epea dute euskaltzain osoek proposamen horiei oharrak egiteko; kontrakorik ez bada, ontzat eman eta hiztegian aldatuko dira.