Aldizkariaren zenbaki berriak Euskal Herriari hain lotuta dagoen musika-tresnari erreparatu dio, gurean izan duen bilakaera aztertuz, akordeoilari ezagunen eta ez hain ezagunen testigantzak baliatuz.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Aurreratzen dizuet hamabigarren Erlea ere izango dela. Datorren urtean argitaratuko dugu, mendeurrenarekin batera”.
Mikel Irizar (Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria): “Etxekoa dugu Euskaltzaindia sorreratik eta lankidetzan ari gara, baita Akademiaren mendeurrenari begira ere”.
Bernardo Atxaga (euskaltzaina eta Erlea-ren zuzendaria): “Zenbat akordeoi-jole izan dugun Euskal Herrian barrena, gure herrietan baino ez direnak izan ezagunak. Horiei eskaini nahi izan diegu hamaikagarren ahalegin hau”.
Aldizkaria erosteko: sakatu hemen.
Euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da lankidetza.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Aurrerantzean UEUren barruan ontzen eta mamitzen den produkzio linguistikoa eta zientifikoa eskura izango du Euskaltzaindiak bere corpus linguistikoetan, bere ikerketa lanetan erabili ahal izateko eta berriro gizarteratu ahal izateko”.
Iñaki Alegria (UEUko zuzendaria): “UEUrentzat oso garrantzitsua da hitzarmen hau, bestelako unibertsitateekin eta gobernuekin dauzkagun hitzarmenez gain, euskalgintzako eragileekin ere ari garelako hitzarmenak sinatzen, eta, zentzu horretan, Euskaltzaindia erreferentea da guretzat”.
Euskaltzaindiak 'Toloño mendilerroa' toponimoari buruzko lan “zehatza eta ondo arrazoitua” aurkeztu du.
Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak esan du Jose Angel Chascok egin duen ikerketa honetan Toloño mendilerroaren kasua azaltzen dela, “argi utziz hau izan dela historikoki toki honek hartu izan duen izena tokiko biztanleentzak”.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ikerlan zorrotz eta mamitsuaren emaitza ezagutaraziko dute Toloñoko mendilerroan bizi diren biztanleen artean, argitalpen berezi eta ulerterraz baten bidez.
José Ángel Chascori gazteleraz eginiko elkarrizketa gehitu dugu hemen: J. A. Chasco (PDF, 146, 5 KB)
Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen irakurketa jarraitua antolatzen dute, urtero, udaberriaren hondarretan. Datorren urtean ere hala izango da, baina aurretik eta ohi duten legez, data hura girotzeko hiruhilekoak antolatzen dituzte. Oraingo honetan antzerkiari eman nahi izan diote protagonismoa. Honela, gaur eta bihar, 19:00etan, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antzeztuko dira bi harribitxi.
Gaur, 'Biba Voi!' antzeztuko da, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagaren eskutik. Martinezek eta Agirreazkuenagak Dario Fo eta Franca Rame senar-emazteen testu zati batzuk dramatizatzea erabaki zuten, antzerkigile italiarroi egindako omenaldi gisa, eta hori da aurkeztuko dutena gaur Bilboko Plaza Barrian.
Bihar, ostera, 'Putinen Guardasola'-ren txanda izango da. Inazio Tolosaren eta Ramon Agirreren antzerki pieza bitxia: Lehendakariak agindua ematen die ereserki nazionala asmatzeko, munduan zehar ibiliko dira inspiratzen eta azkenean proposamena egingo dute...
Katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen ezaugarriak eta bilakaera erakusten dituen erakusketa zabala antolatu du Euskaltzaindiak Baionako Euskal Museoan (Kortsarioen kaia, 37).
Erakusketa gaurtik eta abenduaren 17a arte izanen da ikusgai, egunero (10:00-18:30). Sarrera urririk izanen da.
Egitasmo hau Euskaltzaindiak Baionako Herriko Etxearekin eta Euskal Museoarekin 2017rako adostutako ekimenen barnean kokatzen da.
Andres Urrutiak gaskoieraz agurtu zuen Guy Mondorge akademikoa -"adisatz"-, eta esan zuen hizkuntza aberastasun handia dagoela Pirinioetako bi aldeetan, erakusketa berri honek aditzera ematen duen legez.
Yves Ugalde, Baionako Kultura axuanta: "Baionako Herriko etxearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena badoa gauzatzen ekintza zehatzetan. Horra, bada, gaurko erakusketaren esanahia".
Guy Mondorge (Gaskoiera Akademiaren lehendakaria): "Euskara eta gaskoiera dira lurralde honetan elkarrekin bizi diren hizkuntzak, eta erakusketa honek bidea ematen du bion egoera ezagutarazteko".
- Abian da Idazle gazteentzako Azkue Literatur sarien deialdi berria
- "Araban, euskararen aurrerakuntza batez ere haurren eta gazteen eskutik etorri da"
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abbadia saria, Ibon Sarasolarentzat
- 'Erlea 11', 'Euskera 2016,2' ikerketa zenbakia eta Toloñoko mendikateari buruzko ikerketa, Durangoko Azokan