Udaldiko ohiko nagia atzean utzi eta gora egin du, berriz, bisitarien kopuruak. Honela, urrian 93.366 bisita jaso ditu gure web-orriak eta 445.118 bistaratze izan dira guztira.
Iaztik datorren joerari eutsiz, Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia: 205.666 bistaratze izan ditu urrian.
Bihar, arazoak 7 dituela, XXII. Jagon jardunaldiak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen. Agerpena Montehermoso Kulturunea-Euskararen Etxean izango da, goizeko 11:00etan.
Ostiralean, Joan Perez Betolazaren doktrinaren faksimile-edizioa oparitu zion Eusko Legebiltzarrak Euskaltzaindiari. 1596an argitaratu zen, Bilbon, eta euskaraz daukagun doktrina zaharrena da.
Egun berean, hitzarmen akordio berria sinatu zuten bi erakundeek, 2011n abiatutako bideari jarraipena emanez.
Bi erakundeek lankidetza-hitzarmena berritu dute, gaur, Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan.
Lankidetza hau euskararen lurralde guztietako erakundeekin eta eragileekin partekatu nahi dute, betiere bakoitzak dituen prozedura-arauak errespetatuz.
Hitzarmen honen indarraldian, euskaraz sorturiko testu juridikoen erakusketa ibiltaria antolatzeko borondatea dute bi erakundeek.
Izaera lexikografikoa duen hiztegi juridikoa ere ondu nahi da.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Urte batzuen ondoren, berriro ere datoz Eusko Legebiltzarra eta Euskaltzaindia euren arteko harremanak berrestera eta aurreratzera. Harreman horietan, alabaina, helburu zehatzak garatu nahi ditugu bi erakundeok, gerora gizarteari berari eskaintzeko modukoak direnak”.
Bakartxo Tejeria (Eusko Legebiltzarreko lehendakaria): “Lan guzti hauek helburu bakarra dute: euskaldunei, euskal herritarrei eta herri honen erakundeei zerbitzu ematea”.
2017ko urriaren 21 eta 22rako zegoen eguna jarrita eta, eguraldia eguraldi, larunbat eta igandez egin da aurten Xalbadorren Eguna, Jon Azpillaga bertsolari handia goratuz eta omenduz aldi berean. Eta urteroko lagunak bildu gara Urepeleko egun umeletan...
- Fèlix Sardà i Salvany apaizaren 'El liberalismo es pecado' liburua oparitu dio Natxo de Felipek Euskaltzaindiari
- Azpillaga omenduko dute Xalbadorren Egunean
- 2017ko Liber Press Literatura saria jaso du Bernardo Atxagak
- Bihar eta 24an, Herri Hizkeren Atlasari buruzko mintegia egingo da Euskaltzaindian