Euskaltzaindiak antolatzen ditu, urtero, BBKren laguntzarekin.
Lanak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.
Euskaltzaindiak Gasteizen antolatu duen XXII. Jagon jardunaldiaren koordinatzailea izan da Iñaki Martinez de Luna soziologoa eta euskaltzain urgazlea, eta elkarrizketa honetan azaltzen digu zein den gure hizkuntzaren egoera Araban, eta, bide batez, etorkizunak dakartzan erronkak identifikatzen lagundu digu. Kontu horiek guztiak aztertu eta eztabaidatu dira gaur Gasteizko Montehermoso-Euskararen Etxean, goiz osoz.
Iñaki Martinez de Luna: "Inkesta Soziolinguistikoaren azken datuen arabera, 2,4 puntu igo da euskaldunen proportzioa Araban, 2011tik 2016ra bitartean (%16,8tik %19,2ra), eta 1,3 puntu igo da euskararen erabilera (alegia, %4,3tik %5,6ra). Aintzat hartu behar da inkesta horrek 16 urte edo gehiago duten herritarrak baino ez dituela kontuan hartzen, eta adin tarte euskaldunenak diren haurrenak eta nerabeenak kanpoan uzten dituela. Beraz, gaitasuna eta erabilera altuagoak izan litezke, oraindik. Adin guztiei erreparatzen dien kaleko erabileraren neurketak ere goranzko ibilbide hori berresten du".
Abenduaren 1ean egingo dute saria emateko ekitaldia, 19:00etan, foru jauregian.
Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak jasoko du aurtengo Abbadia saria. Aho batez hautatu dute, "euskara batuaren sorrera bultzatu zuen taldearen oinordeko" dela azpimarratuz. Horrez gain, epaimahaikoek nabarmendu dute "euskarari egin dion ekarpena, bereziki hiztegigintza eta lexikografiaren ikuspegitik".
Ibon Sarasola EHUko letren fakultatean Euskal Filologiako katedraduna da, eta euskaltzain osoa 1988tik aurrera. Hiztegigintzan eta lexikografian jardun du bereziki. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (OEH) eta Hiztegi Batuan aritu da, besteak beste, eta gaur egun EHUren Euskara Institutuko kidea da.
Aurten, eta badira 52 aldi, Euskaltzaindiak Durangoko Liburu eta Disko Azokan parte hartuko du. Bere argitalpen fondoko hamarnaka liburu salgai izateaz landa, hiru nobedade nagusi aurkezten ditu:
-'Euskera 2016,2' (ikerketa zenbakia).
-'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'.
-'Erlea 11'.
'Araba, euskaraz bidea egiten' izango da goiburua, eta azaroaren 17an egingo da, Montehermoso Kulturunea-Euskararen Etxean (Ortuño aretoa/ 9:30-14:00).
Roberto Gonzalez de Viñaspre (euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiaren ordezkaria Araban): "Arabako gaur egungo errealitatetik abiatuta, aurrera begirako erronkez eta aukerez hausnartzeko abagune izango da, hizkuntza-normalizazioaren bidean. Ildo horretan zenbait ekimen eta esperientzia berritzaile aurkeztuko dira, eta tarte berezia izango dute euskarazko hedabideek".
Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabalak parte hartuko du XXII. Jagon jardunaldian.